2012/09/23

BRALIA
Dantza hau arratsaldeko emanaldian aurkitzen da. Honetan, korru zabal bat osotzen da, mutur bietan jauna eta laboraria kokatuz. Beraien artean bandelaria sartzen da, dantzan zehar korrua gidatuko duena izanik, eta bitartean aitzindariak barneko korru bat sortzen dute. Dantza honetan herritar eta ikusleen partaidetza bilatzen da, buhame eta kauterek ikusleen artean batzuk aukeratu eta korruan sartzen baititLa Bralia. Braletik jauziauzte. Aipamen berezia merezi dute jauna eta laborariaren aldamenean kokatzen direnek, berauek ohorezko konbidatuak baitira.
Dantza bera hiru zatitan banatzen da, kontrapasa, ‘braletik jauztia’ eta ‘karakoltzia’. Kontrapasean denek batera jauzi edo muxiko bat dantzatzen dute eskuetatik helduta, doinu eder baten laguntzaz. ‘Braletik jauztian’ aitzindariak banan-banan pausu ezberdinak lotuz doaz, dantzariek ahalegin guztiak eginez dakizkiten pausurik zail, ikusgarri eta ederrenak lotuz. ‘Karakoltzian’ entseñariak, jaunak eta laborariak dantza pausu ezberdinak eginez bralia mugiaraziko dute mutur bietatik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario