OFIZIOAK
Atal honetan gorrien dantzak eta beltzen antzezpenak ikus daitezke, pertsonaia bakoitzak maskaradan duen betebeharra agertzen duelarik. Ofizio hauek ez dira beti berdinak ezta orden berdinean burutu izan ezta burutzen ere, erreferentzia bezala hurrengo lerroetan era

kusten dena hartu daitekeelarik.
Marexalak: Marexalen betebeharra zamaltzaina ferratzea da, honekin batera dantza bat egiten dutelarik.
Kerestuak: Zikiratzaileek beraien beharra betetzen dute zaldiari arrautzak kenduz, bitartean antzezpen eta dantza xelebre bat egiten dutelarik..
Satan dantza: Pastoraletan erakutsi ohi den dantza da, beraz, inauteriko dantza ez izan arren sarritan ikusi ohi da. Dantza hau taldeko kantiniersek burutzen dute.
Xorrotxak: Zorrotzaileen betebeharra jaunaren ezpata zorroztea da. Lana burutzen duten bitartean kantatu ere egiten dute, gehienetan Euskal Herria gai hartzen duen kopla batzuk.
Gabota: Aitzindariek burutzen duten dantza da, lerroan edo korruan egin daitekee

na. Dantza honen jatorria ziurrenik Biarnon kokatu behar da.
Buhamiak: Buhamiek sermoi edo prediku luze bat botatzen dute, jendaurrean aurkezpen bat egiten dutelarik, beranduago beraien dantza xelebrea egiteko.
Godalet: Edalon

tziaren inguruko dantza da, Zuberoako dantzen artean ezagun eta preziatuena. Dantza honetan aitzindari guztiek egiten diote aurre edalontziari.
Kauterak: Ka

uteren buruzagia den ‘kabanak’ ere predikua botatzen du, bere morroiek jaunarentzako eltze bat konpontzen duten bitartean.
Guzti hauetaz gain Maskaradak zehar aurrerago aipatutako jauzi edo muxikoak ere dantzatzen dira, Ostalersa, Aitzina pika edo Moneiñak bezala.